BIHOTZEZ, LASTER ARTE
Ziur nago niretzat oso zaila dela zuek ahaztea, hau da... EZINEZKOA!
Betirako nire bihotzaren zatitxo bat zuentzat izango da: zuek lapurtu didazue, egunero, astero, mintzako saioan, berrien txokoan... baita ingeleseko saioetan ere!
Espero dut nirekin asko ikasi izatea... eta oso ondo pasatu izatea ere bai! Beno, hori, ipini dizkidazuen "moteen" arabera, hala izango dela uste dut!
Behintzat, zuek niri sentiarazi didazuenaren erdia sentiarazi badizuet, pozik geldituko naiz.
Dena den, espero dut zuek noizbait berriz ikustea, edonon, kaletik edo..., baina hori bai, zuek ni ikusten banauzue, lotsarik gabe agurtu nazazue, mesedez!
Muxu pila bat eta besarkada bana!
Bihotzez, laster arte!
Astearte goizetan,
mintzako saioan,
pozik etortzen nintzen
berrien txokora.
Zuek berria landu,
ta gero ikasi;
ondoren atrilean
denei erakutsi.
Honela pasa dugu
ikasturte oso bat,
baita beste batzutan,
ingeles saioan,
nahiz eta egun hauetan,
ostirala izanez,
zuek nekaturik esan:
"Ez dut egingo ezer!"
Baina nire ustetan
garrantzitsuena da
zuek asko ikastea,
edozein modura.
Hau lortu izan dudala
jakin dudanean,
agurtu behar zaituztet
malkoz begietan.